ELKARTEAREN ESTATUTUAK

ELKARTEAREN ESTATUTUAK

 

LEHEN KAPITULUA

 

 

IZENA ETA LEGEZKO ARAUBIDEA

 

  1. Artikulua. ARTGAZKI izenaz (Asociación Fotográfica de Arrasate / Arrasateko Argazki Elkartea) irabazi asmorik gabeko Elkarte bat eratu da, eta Elkartea egiteko eskubidea arautzen duen 1/2002 Lege Organikoan xedatutakoari lotuz eta Euskadiko Elkarteen 7/2007 Legeari lotuz, azken hori Eusko Legebiltzarrak onartua, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 9. eta 10.13 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

 Aipatutako elkarteak honako araubidea izango du: Elkarteen Legea, estatutu hauek berak (Legearen aurkakoak ez badira, bere gobernu organoekbehar bezala hartutako erabakiak (Legearen edota estatutuen aurkakoak ez badira, eta Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen arauzko xedapenak (azken horiek osagarri besterik ez dira izango).

LORTU NAHI DITUEN HELBURUAK

  1. Artikulua. Elkarte honen helburuak dira:
    1. Argazkigintzako zale guztiak batzea, bai eta gaiari buruz interesa duten pertsonak eta elkartearen ordezkaritza organokoak izateko prest dauden pertsonak ere.
    2. Argazkigintza aztertu, sustatu, garatu eta indartzea, garrantzi historiko eta zientifikoarengatik, kultura eginkizuna eta gizarteko agiri bat delako.
    3. Jarduerak eta gertaerak izateko sormen formulak aurkitzea, argazkigintzaren arte zentzuan gehiago sakondu ahal izateko.
    4. Originaltasuna, laguntza, argazki eremuko bazkideen, zaleen eta profesionalen artean jakintzaren trukaketa indartzea.
    5. Argazkiaren zaleak eta profesionalak batzea, ikasi eta irakasteko asmoak direla-eta.
    6. Talde egonkorra, irekia eta kulturaniztuna sortzea, eta hor arte sormena askatasunez egin, lagunak egin, argazki bidaiak, tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu. Argazkigintzaren zaletasuna sustatzea, gizartearen eremu eta leku guztietan.

Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dituzte, ezarritako legezko baldintzak bete eta gero:

  1. Ikastaroak, lehiaketa, foroak, erakusketak, argitalpenak eta estudio eta laborategi digitala sustatu, antolatu eta sortzea.
  2. Mindegi, kongresu, hitzaldi, eta abarretan parte hartzea, eta argazkigintzaren zaletasuna gehitzeko balio duen beste edozein jardueratan ere bai, gizarteko eremu eta leku guztietan.
  3. Kideen artean esperientziak eta jakintzak trukatzea, bileren bidez eta Internet bidez.

 

Aurreko idazki-zatian azaldutako jarduerak gorabehera, Elkarteak, helburuak betetzeko, hauek egin ditzake:

  • Mota guztietako jarduera ekonomikoak garatu, bere helburuak betetzeko direnak edo helburu horrekin baliabideak lortzeko.
  • Mota guztietako eta edozein titulutako ondasunak lortu eta eduki, bai eta edonolako egintzak eta kontratuak egin ere.
  • Edozein egintza egin, legeen eta bere estatutuen arabera.
  • Elkarteak lortutako irabaziak, jarduera ekonomikoak egitetik sortzen direnak, zerbitzua ematea barne, izango dira, bakar-bakarrik, bere helburuak betetzeko, eta ezingo da banatu elkartekideen artean ez eta haien ezkontideen artean edo, antzeko afektibitate harremanarekin haiekin bizi diren pertsonen artean, ez eta haien senideen artean ere, eta ezingo diete laga irabazteko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoei.

 

HELBIDE SOZIALA

 

  1. Artikulua. Elkarte honen helbide nagusia egongo da Gipuzkoan, Erdiko kalea 28, 2. B, Arrasaten, Posta Kodea 20500.

Elkarteak beste lokal batzuk eduki ditzake Autonomia Erkidegoaren eremuan, Batzar Orokorrak erabakitzen duenean.

 

LURRALDE EREMUA

  1. Artikulua. Bere egitekoak garatzeko lurralde eremua izango da Debagoieneko eskualdea.

 

IRAUPENA ETA IZAERA DEMOKRATIKOA

  1. Artikulua. Elkartea eratu da izaera iraunkorraz, eta Batzar Orokor Bereziaren akordioz desegingo da bakarrik, VI. Kapituluan xedatutakoaren arabera edo Legeetan aurreikusitako edozein arrazoirengatik.

Elkartearen barne antolamendua eta funtzionamendua demokratikoa izango da, eta aniztasunari errespetu osoa zor zaio. Erabat deusezak (nuluak) izango dira elkartzeko oinarrizko eskubidearen alderdietako edozein betetzen ez duten itunak, estatutu xedapenak eta akordioak.

 

BIGARREN KAPITULUA

 

GOBERNU ETA ADMINISTRAZIO ORGANOAK

 

  1. Artikulua. Elkartearen gobernua eta administrazioa kide anitzeko organo hauen ardurapean egongo dira:

 

  • Bazkideen batzar orokorra, organo gorena.
  • Zuzendaritza Batzordea, zuzendaritzako kide anitzeko organo iraunkor moduan.

 

BATZAR OROKORRA

 

  1. Artikulua. Batzar Orokorra, bazkide guztiek osatzen dutena, haien borondatea adierazten duen organoa da. Batzar Orokorraren ahalmenak dira:
    1. Elkartearen jardueraren plan orokorra onartzea.
    2. Hurrengo urtearen urteko kontuak eta aurrekontua aztertu eta onartzea.
    3. Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzea.
    4. Estatutuak aldatzea.
    5. Elkartearen desegitea.
    6. Presidentea, idazkaria, diruzaina eta, egonez gero, kide anitzeko gobernu organoko gainerako kideak aukeratu eta kargutik kentzea, bai eta haiek gainbegiratu eta kontrolatzea ere.
    7. Beste elkarte batzuekiko federazio eta konfederazio ekintzak, edo haietatik irtetea.
    8. Ondasun higiezinak eduki edo saltzea onartzea.
    9. Hala badagokio, gobernu organoaren kideei ordaintzeko akordioa hartzea.
    10. Kuota arruntak edo bereziak finkatzea, nahiz eta ahalmen hori eskuordetu ahal dion Batzar Orokorrak gobernu organoari, berariaz hartutako akordio baten bidez.
    11. Elkarteko kide diren pertsonak behin betiko bereizteko akordioa hartzea.
    12. Beste organo sozial bati esleitu gabeko beste edozein eskumen.

 

  1. Artikulua. Batzar Orokorrak bilkura arruntak eta bereziak egingo ditu.

 

  1. Artikulua. Batzar Orokorra bilkura arruntean deituko du elkarteak, urtean behin behintzat, lehenengo hiruhilekoan, 7 a), b) eta c) artikuluan jasota dauden Akordioak hartzeko.

 

  1. Artikulua. Batzar Orokorrak bilkura berezia egingo du, Zuzendaritza Batzordeak hala erabakitzen duenean, bai bere ekimenez, edo bazkideen 2/5ak eskatu duelako, eta adieraziko du zergatik eta zertarako den bilera eta, edozelan ere, gai hauei buruz jakin eta erabakitzeko:
    1. a) Estatutu aldaketak.
    2. b) Elkartearen desegitea.

 

11.-Artikulua.  Batzar Orokorren deialdiak idatziz egingo ditu, eta adieraziko ditu bilera lekua, eguna eta ordua, bai eta gai zerrenda ere, eta jorratu behar diren gaiak zehaztuko ditu. Lehen deialdian Batzarra egiteko adierazitako egunaren artean eta deialdiaren artean, gutxienez egon behar dira hamabost egun, eta, halaber, jaso behar ditu, hala badagokio, bigarren deialdian Batzarraren bilera eguna eta bilera ordua, batetik bestera egon barik ordu erdi baino epe txikiagoa.

Batzar Orokorrak, nahiz arruntak nahiz bereziak, lehenengo deialdian balioz eratuta geratuko dira, botoa emateko eskubidea duten elkartekideen herena bertaratzen denean, eta bigarren deialdian, botoa emateko eskubidea duten elkartekideen kopurua edozein dela ere.

 

  1. Artikulua. Batzar Orokorraren erabakiak bertaratuen nahiz ordezkatuen gehiengo soilez hartuko dira, baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean. Edozelan ere, bertan diren edo ordezkaritza dutenen gehiengo absolutua beharko dute (erdia + 1) erabakiek:
    1. Elkartearen desegitea.
    2. Estatutuak aldatzea
    3. Ondasunak eduki edo saltzea.
    4. Ordezkaritza organoaren kideei ordaintzea.
  1. Artikulua. Bazkideek bere ordezkaritza eman ahal izango diote beste edozein bazkideri, Batzar Orokorretan parte hartzeko. Ordezkaritza hori idatziz emango du, eta Batzarraren idazkariaren eskutan egon behar du, bilkura egin baino lehen. Elkartearen helbide soziala duen herrian bizi ez diren bazkideek postaz bidali ahal izango dute ordezkaritza egiaztagiria.

 

ZUZENDARITZA BATZORDEA

 

14.- Artikulua.  Zuzendaritza Batzordea da elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituen ordezkaritza organoa. Elkartekideek baino ezingo dute osatu ordezkaritza organoa.  Zuzendaritza Batzordea hauek osatuko dute:

  1. A) Presidentea
  2. B) Presidenteordea
  3. C) Idazkaria
  4. D) Diruzaina

Elkartearen funtzionamendu onerako behar diren kidea, gehienez ere 6.

 

 

  1. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeko kideak ez badoaz bileretara 3 bider segidan edo 3 bider, txandaka harturik, bidezko arrazoirik izan gabe, kargua utzi beharko du.

 

  1. Artikulua. Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kargudunak Batzar Orokorrak aukeratuko ditu eta BI URTE iraungo dute, batzarrak berariaz baliogabetzen ez baditu, eta berriro aukeratu daitezke.

 

  1. Artikulua. Zuzendaritza Batzordekoa izateko, ezinbesteko baldintzak izango dira pertsona fisikoentzat eta pertsona juridikoetako ordezkarientzat:

 

  • Adinduna izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, eta indarrean den legedian ezarritako bateraezintasun arrazoirik ez izatea.
  • Estatutuetan adierazitako eran izendatzea.
  1. Elkarteko bazkidea izatea.

 

  1. Artikulua. Zuzendaritza Batzordearen kidearen kargua hartuko du, Batzar Orokorrak izendatu eta kargua onartzen duenean edo kargua hartzen duenean.

Batzar Orokorrak, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordeko kideen dietak eta gastuak ordaintzea ezarri dezake.

 

  1. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeko kideek kargua utziko dute kasu hauetan:
  1. a) Agintaldia bukatzen denean.
  2. b) Dimititu egin duelako.
  3. c) Bazkide izateari uzten diotenean, edo kargua betetzeko gaitasuna galtzen dutenean.
  4. d) Batzar Orokorrak kargugabetzea erabakiz gero, estatutu hauetako 16. artikuluan jarritakoaren arabera.
  5. e)Hiltzea.

a) atalean agertzen dena baldin bada kargua uzteko arrazoia, Zuzendaritza Batzordeko kideek jarduneko egoeran jarraituko dute lehenengo Batzar Orokorra egin arte, eta batzar horrek aukeratuko ditu kargudun berriak.

b), c) d) eta e) kasuetan, Zuzendaritza Batzordeak berak hornituko du betegabe dagoen kargua, behin-behineko izendapenaren bidez, eta Batzar Orokorrak erabakiko du izendapena onetsi edo ezetsi. Ezesten badu, dagokiona izendatuko du.

Batzorde honen osaeran gertatutako aldaketa guztien berri emango dio elkarteak Elkarteen Erregistroari.

  1. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek ditu:
  1. a) Elkartearen ohiko kudeaketaz arduratzea, Batzar Orokorraren jarraibideen arabera eta haren kontrolpean.
  2. b) Elkarteak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea.
  3. c) Gastuen eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera orria aurkeztea Batzar Orokorrari, onartu ditzan.
  4. d) Batzar Orokorraren bileretako gaien zerrenda egitea, bai eta Batzar Orokor arrunt eta berezietako deialdia erabakitzea ere.
  5. e) Bazkideek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta dagozkien neurriak hartzea.
  6. f) Estatutu hauetan jasotzen diren aginduak interpretatzea eta haietako hutsuneak betetzea, eta elkarteei buruz indarrean diren legeen esanetara jartzea.
  7. g) Batzar Orokorrak berariazko erabaki bidez ematen dizkion eskumenak gauzatzea, betiere ez badira haren eskumen esklusibokoak.

 

  1. Artikulua. Zuzendaritza Batzordeak bere bilkurak egingo ditu presidenteak zehazten duen guztietan, edota bere ekimenez, edo bere kideetako edozeinek eskatuta. Presidentea izango da burua, eta hura ez dagoenean, presidenteordea, egonez gero, eta biak ez daudenean, adinez zaharrena den batzordekidea.

Batzordearen akordioak baliozkoak izateko, bertaratutako pertsonen botoen gehiengoz hartu behar dira, eta kideen erdiak egon behar dira. Berdinduz gero, kalitatekoa izango da presidentearen botoa.

Idazkariak bilkuren akta egingo du, eta dagokion Liburura transkribatuko du.

 

ZUZENDARITZA BATZORDEKO KARGUAK

 

PRESIDENTZIA

 

  1. Artikulua. Elkarteko presidenteak elkartearen legezko ordezkaritza hartzen du, eta Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak betearaziko ditu. Era berean, aipaturiko bi sail horien presidentea izango da.

 

  1. Artikulua. Presidenteari egokituko zaizkio ahalmen hauek:
  1. a) Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak egiten dituzten bilerak deitu eta amaitzea, bataren zein bestearen deliberazioak zuzentzea, eta kalitateko botoa ematea, bozketetan berdinketa dagoenean.
  2. b) Elkartearen jarduera plana proposatzea Zuzendaritza Batzordeari, eta haren zereginak bultzatu eta zuzentzea.
  3. c) Balioz erabakitako ordainketak agintzea.
  4. d) Presakoak diren arazoak konpontzea, eta horren berri ematea Zuzendaritza Batzordeari, egiten duen lehenengo bilkuran.
  5. e) Batzar Orokorrak berariazko erabaki bidez ematen dizkion eskumenak gauzatzea, betiere ez badira haren eskumen esklusibokoak.

 

PRESIDENTZIAORDETZA

 

  1. Artikulua. Presidenteordeak presidenteari lagunduko dio, eta, presidenteak aldi baterako ezintasuna daukanean, ordezkatu egingo du. Era berean, presidenteak berariaz emandako ahalmen guztiak izango ditu.

 

IDAZKARIA

 

  1. Artikulua. Idazkariari dagokio, zehazki, elkartean sartzeko eskabideak hartu eta bideratzea, fitxategia eta Bazkideen Erregistro Liburua zaintzea, eta Akta Liburuaren zaintzaren eta idazketaren ardura izatea.

Ega berean, Elkarteei buruz indarrean dauden legezko xedapenak betetzeaz arduratuko da, eta entitatearen agiri ofizialak zainduko ditu, elkartearen liburu eta artxiboen edukiaren ziurtagiriak egin, eta izendatutako Zuzendaritza Batzordeei eta elkartearen helbide aldaketei buruz agintari eskudunei bidali beharrekoak diren jakinarazpenak bidali.

 

DIRUZAINA

  1. Artikulua. Egindako sarrera eta ordainketen berri emango du diruzainak, eta diru-sarrera eta gastuen urteroko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera ere jakinaraziko ditu. Horiek guztiak Zuzendaritza Batzordean aurkeztu behar ditu, eta hark Batzar Orokorrari, onartu ditzan.

 

KIDEAK 

  1. Artikulua. Kideek beren karguaren berezko betebeharrak izango dituzte, Zuzendaritza Batzordeko kide diren neurrian (elkartearen zuzendaritza eta ohiko kudeaketa), bai eta batzordeak berak eskatzen dizkietenak ere. 

 

HIRUGARREN KAPITULUA

 

BAZKIDEAK: ONARTZEKO BALDINTZAK ETA PROZEDURA ETA MAILAK

 

  1. Artikulua. Elkarteko kide izan daitezke hala nahi izan eta baldintza hauek betetzen dituztenak:

– Adinduna izatea edo haren legezko tutoreen baimena duen adingabea izatea, eta ez egotea lotuta ezein legezko baldintzari bere eskubidea erabiltzeko, ez izatea mugaturik bere gaitasuna, ebazpen judizial irmoaren bidez.

Pertsona juridikoak badira, organo eskudunak bere baitan balioz hartutako akordioaren kopia ekarri beharko dute pertsona juridikoek, eta akordio horretan elkartzeko borondatea adieraziko dute, bai eta haien izenean diharduen pertsonaren izendapena ere.

 

  1. Artikulua. Elkartekoa izan nahi duenak idatziz aurkeztu behar dio eskabidea presidenteari edo idazkariari, eta hark horren berri emango dio Zuzendaritza Batzordeari etaeskabidea egin duena elkartean onartu edo ez erabakiko du. Dena den, gorako errekurtsoa jarri dezake Batzar Orokorrean.

 

 

BAZKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

 

  1. Artikulua. Elkartekide guztiek eskubide hauek dituzte:

1)    Elkarteei buruzko Legearen edo Estatutuen kontrakoak diren erabakiei eta jarduerei kontra egitekoa, 40 egun naturaleko epean, kontra egindako erabakiaren edukia jakin duenetik edo jakiteko aukera izan duenetik kontatzen hasita.

2)    Elkartearen zuzendaritza eta ordezkaritza organoen osaerari buruz, elkartearen kontu-egoerari buruz eta jardueraren garapenari buruz informaturik egotekoa.

3)    Elkarteko beste bazkideen izena, diru-sarrera eta gastu-kontuen egoera, eta elkartearen ekintzen garapenaren berri uneoro jakitea, izaera pertsonaleko datuak babesteko araudian jasotako terminoetan.

4)    Batzar Orokorretara deitu dezaten, horietara joatekoa eta iritzia eta botoa emateko eskubidea erabiltzekoa Batzar Orokorretan, eta, hartarako, beste kide bati edo batzuei ordezkaritza eman ahal izango dio/e.

5)    Elkarteko estatutu hauen arabera, elkarteko zuzendaritza organoetan parte hartzeko eskubidea eta organo horietarako hautagaia nahiz hauteslea izateko eskubidea.

6)    Indarrean diren legeetan zehaztutako bazkide zerrendan agertzeko eskubidea, eta elkartearen ikurra, baldin badu behintzat, erabiltzeko eskubidea.

7)    Estatutuen eta, egonez gero, barne araudiaren ale bana edukitzeko, eta zuzendaritza organoei eskakizunak eta kexak aurkezteko.

8)    Gizarte ekintza kolektiboetan parte hartzea, eta bazkideen erabilera komuna izateko diren elementuez gozatzea (lokala, liburutegiak, eta abar).

9)    Idatziz bazkideari entzutea, diziplina neurriak hartu baino lehen, eta horiek hartzeko zer arrazoi dagoen jakitea; eta bazkide moduan dituzten betebeharrak bete ez izana bakarrik izan daiteke arrazoi horien oinarria.

10)   Edozein unetan baja emateko eskubidea, baina bete gabe egon eta hartu diren konpromisoak hartzeko eskubidea.

 

  1. Artikulua. Bazkideek betebehar hauek dituzte:
  1. Elkartearen helburuak partekatzea eta horiek lortu daitezen kolaboratzea.
  2. Estatutuei jarraiki, bazkide bakoitzari egokitzen zaizkion kuotak, derramak eta beste ekarpen batzuk ordaintzea.
  3. Estatutuetatik eratorritako gainerako obligazioak betetzea.
  4. Elkartearen zuzendaritza organoek balioz hartutako akordioak ontzat hartu eta betetzea.

 

BAZKIDE IZATEARI UZTEA

  1. Artikulua. Bazkide izaera galduko du kasu hauetan:
  1. hil egin delako, edo, pertsona juridikoak desegin direlako (egonez gero).
  2. borondatez bereizteagatik.
  3. zigor batengatik bereizteagatik, gorabehera hauetakoren bat gertatzen denean: Estatutuotatik eratorritako betebeharrak eta Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak balioz hartutako erabakietan ezarritako betebeharrak nahita eta larriki haustea behin eta berriro.

ZEHATZEKO ARAUBIDEA

  1. Artikulua. Elkartekoak diren pertsonak zigortu egin ditzake Zuzendaritza Batzordeak, behin eta berriro urratzeagatik Estatutuak, edo, Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak hartutako akordioak.

Santzioak edo zigorrak izan daitezke bai eskubideak kentzea, 15 egunetik hilabete bat arte, bai behin betiko bereiztea, hurrengo artikuluetan aurreikusitako terminoetan.

Ondorio horietarako, presidenteak zigorgarri izan daitezkeen jokabideak aztertzeko ikerketa egiteko erabakia hartu ahal izango du. Jardunak idazkaritzak egingo ditu, organo instrukzio-egile moduan, Zuzendaritza Batzordeari proposatuko dio dagozkion neurriak hartzea.

Santzioak jartzea Zuzendaritza Batzordearen ahalmena izango da, idazkariak parte hartu barik (organo instrukzio-egilea baita), eta aurrez pertsona interesdunari entzun beharko dio. Akordio horren aurka, beti arrazoizkoa izango dena, Batzar Orokorraren aurrean jarri ahal izango da errekurtsoa.

  1. Artikulua. Bazkideren bat eroriz gero elkartetik banantzeko ustezko kausaren batean, Estatu hauetatik datozen betebeharrak larriki, behin eta berriro eta nahita bete ez dituelako, edo Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak balioz hartutako akordioetatik datozenak; presidenteak aldez aurreko eginbide jakin batzuk agindu diezaioke idazkariari, dagokion informazioa lortze aldera, eta horren arabera, presidenteak jardunak artxibatzeko agindu dezake edo bereizteko zigor espedientea ireki.
  1. Artikulua. Banantzeko zigor espedientea irekiz gero, idazkariak, gertaerak egiaztatu eta gero, idatzi bat bidaliko dio pertsona interesdunari, eta hor agertuko dira egozten zaizkion karguak, eta horiei erantzun ahal izango die, bere defentsa alegatuz, bidezkotzat jotzen duena, hamabost eguneko epean, eta horiek igarotakoan, kasu guztietan, gai hori sartuko du Zuzendaritza Batzordearen lehen bilkurako gai zerrendan, eta horrek bidezkoa dena erabakiko du, idazkariaren botorik gabe, espedientearen instrukzio-egile jardun du eta.

Banantzeko akordioa pertsona interesdunari jakinaraziko diote, eta adieraziko diote, haren aurka, errekurtsoa aurkeztu dezakeela egingo den lehen Batzar Orokor Bereziaren aurrean, eta hiru hilean deitu ezean, ondorio horietarako bakarrik deitu beharko da. Bien bitartean, Zuzendaritza Batzordeak dagokionari bazkide-eskubideak kentzea erabaki ahal izango du, eta Zuzendaritza Batzordeko kide bada, kargu hori utzarazi beharko dio.

Banantzeko espedientea eramanez gero Batzar Orokorrera, idazkariak haren laburpen bat idatziko du, erruduntzat jotako pertsonak aurkeztutako idatziaren berri eman diezaion Zuzendaritza Batzordeak Batzar Orokorrari, eta gertatutakoen berri emateko behar bezala, Batzarrak dagokion akordioa hartu dezan.

  1. Artikulua. Banantzeko akordioa, arrazoizkoa izango dena, interesdunari adierazi beharko diote, eta horrek epaietan jarri dezake errekurtsoa, dagokion eskubidea erabiliz, iritziz gero Legearen edo Estatutuen aurkako dela.
  1. Artikulua. Bazkideren bati kanporaketaren berri ematerakoan -berak nahi izanda edo zigorra ezarri zaiolako( bete gabe dituen betebeharrak betetzeko eskatuko zaio, hala badagokio.

 

 

LAUGARREN KAPITULUA

SORTZE ONDAREA ETA AURREKONTU ARAUAK

  1. Artikulua. Sortzen den unean, Elkarteak ez du ezelako ondarerik.

 

  1. Artikulua. Elkarteak, bere ekintza sozialak aurrera eramateko, diru baliabide hauek aurreikusten ditu:
  1. a) Ondare ekarpenak.
  2. b) Erabakitzen dituzten aldizkako kuotak.
  3. c) dagozkion ondasunen eta eskubideen produktuak, bai eta legez jaso ditzakeen diru-laguntzak, legatuak eta dohaintzak ere.
  4. d) Zuzendaritza Batzordeak egitea erabakitzen dituen legezko jardueren bidez Elkarteak lortzen dituen diru-sarrerak, betiere estatutuen helburuen barruan.

Elkartze eta ekonomia jarduna urtekoa izango da eta itxiko da urte bakoitzeko abenduaren 31n.

Elkarteak lortutako irabaziak, jarduera ekonomikoak egitetik sortzen direnak, zerbitzua ematea barne, izango dira, bakar-bakarrik, bere helburuak betetzeko, eta ezingo da banatu elkartekideen artean ez eta haien ezkontideen artean edo, antzeko afektibitate harremanarekin haiekin bizi diren pertsonen artean, ez eta haien senideen artean ere, eta ezingo diete laga irabazteko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoei.

 

BOSGARREN KAPITULUA

 

ESTATUTUAK ALDATZEARI BURUZ

 

  1. Artikulua. Estatutuak aldatzea bazkideen Batzar Orokor berezian erabaki beharko da, berariaz hartarako deituta. Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkidek osatutako ponentzia bat izendatuko du, aldaketa proiektua idatzi dezan, batzordeak ezarritako norabideak jarraituz, eta hark ezarriko du proiektua noiz bukatu behar den.

 

  1. Artikulua. Adierazitako epean aldaketa proiektua idatzi eta gero, egiten duten lehen Zuzendaritza Batzordean sartuko du presidenteak gai zerrendan, eta hark onartu egingo du edo, hala badagokio, ponentziari itzuliko dio, berriro ere aztertu dezan.

Proiektua onartuz gero, Zuzendaritza Batzordeak hurrengo Batzar Orokor Bereziaren gai zerrendan sartzea erabakiko du.

  1. Artikulua. Batzarrerako deiarekin batera, estatutuen aldaketen testua bidaliko du, bazkideek egoki iruditzen zaizkien zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko, eta horien berri emango diote Batzar Orokorrari, betiere batzarra egin baino zortzi egun lehenago Idazkaritzan jaso badira.

Zuzenketak banaka edo taldean aurkeztu daitezke, idatziz egingo dituzte eta beste testu baten aukera izango dute. Zuzenketak botatu eta gero, Batzar Orokorrak estatutuak aldatzeko akordioa hartuko du, eta akordio horrek ondorioak sortuko ditu beste batzuen aurrean, Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzen denetik.

 

SEIGARREN KAPITULUA

 

ELKARTEEN DESEGITEARI ETA ONDARE SOZIALA APLIKATZEARI BURUZ

 

  1. Artikulua. Elkartea desegingo da:
  1. Bazkideen borondatez, hartarako deitutako Batzar Orokor berezian adierazita.
  2. Estatututuetan finkatutako epe edo izaera betetzea.
  3. Beste elkarte batzuekin bat-egiteagatik edo absorbitzeagatik.
  4. Legez ezarrita dagoen gutxienezko bazkide kopurua ez egoteagatik.
  5. Desegitea erabakitzen duen epai judizial irmoagatik.
  6. Helburu sozialak betetzeko ezintasunagatik.

 

  1. Artikulua. Elkartea desegiten bada, desegitea erabakitzen duen Batzar Orokor bereziak Likidazio Batzorde bat izendatuko du, eta batzorde hori egon dauden diru funtsez arduratuko da.

Bazkideen aurrean eta beste pertsona batzuen aurrean betebehar sozialak bete eta gero, sobera duen ondare soziala, egonez gero, irabazteko asmorik gabeko entitate bati emango diote edo irabazteko asmorik gabeko helburuetarako erabiliko dute.

 

 

XEDAPEN IRAGANKORRA

Eratze agirian behin-behinekoz izendaturik agertzen diren Zuzendaritza Batzordeko kideek Batzar Orokorraren esanetara jarri behar dute beren izendapena, egiten duen lehenengo batzarrean.

 

AZKEN XEDAPENA

 Batzar Orokorrak barne araudia onartu dezake, Estatutu hauek garatze aldera, eta ez ditu aldatuko, kasu batean ere, horietan jasota dauden preskripzioak.